Itxi

Osasuna

1-0

Osasunak porrota jaso du Nasticen aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak 1-0 galdu du Tarragonan. Manu del Moralek sartu du partidako gol bakarra, neurketako 77. minutuan.

  • Nastic-Osasuna (1-0). Argazkia: CA Osasuna

    Nastic-Osasuna (1-0). Argazkia: CA Osasuna

Osasunak porrota jaso du Gimnastic Tarragonaren aurka (1-0), Bigarren Mailako 5. jardunaldiko partidan. Gorritxoak, ondorioz, beste behin geratu dira punturik lortu gabe, aste honetan Kopatik at geratu ostean.

Hasieran etxeko taldea izan da nagusi, baina Osasunak abagune oso argia izan du 18. minutuan; Ruben Garciak, ordea, ez du asmatu atezainaren aurrean. Gainera, Xisco lesionatu egin da, eta zelaia utzi behar izan du.

Partida oso fisikoa izan da. Nastic Osasuna baino gehiago izan da orokorrean eta 77. minutuan Manu del Moralek 1-0ekoa sartu du etxeko taldearentzat. Azken txanpan, Osasunak berdinketaren bila jo du, baina gorritxoek ez dute asmatu aurkariaren atea zulatzen.

Fitxa teknikoa:

1 - Gimnastic: Becerra; Ivan Lopez, Albentosa, Cadamuro, Abraham (Djetei, 62. min); Javi Marquez (Rocha, 62. min), Fali, Tete Morente, Sebas Coris; Luis Suarez (Uche, 70. min) eta Manu del Moral.

0 - Osasuna: Ruben; Nacho Vida, Lillo, Unai Garcia, Aridane (Torres, 80. min), Clerc; Oier, Iñigo Perez; Ruben Garcia, Xisco (David Rodriguez, 11. min) eta Brandon (Kike Barja, 75. min).

Gola: 1-0, 77. min: Manu del Moral.

Epailea: Iglesias Villanueva.  Txartel horiak atera dizkie Albentosa (3. min), Abraham (16. min), Fali (85. min) eta Aridane (28. min) jokalariei.