Osasuna
Real Madrilen aurka
602 euroko isuna ezarri dio Osasunari baloi jaurtiketengatik
Erredakzioa
Epailearen aktak dio bigarren zatian baloiak bota zituztela harmailetatik hiru aldiz eta jokoa eten behar izan zela.
Osasunari 602 euroko isuna ezarri dio Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Real Madrilen aurka jokatutako partidan hiru aldiz jokoa eten behar izan baitzen harmailetatik beste baloi bat bota zutelako (hiru aldiz).
Epaileak aktan honakoa bildu zuen: "Partidako bigarren zatian zehar baloia jokoan zegoenean hiru aldiz beste baloi bat bota dute berdegunera etxeko taldeko zaleak zeuden lekutik eta jokoa eten behar izan da beste hainbeste alditan. Honek, megafonia bidez baloiak botatzen ez jarraitzeko abisua eman behar izana ekarri zuen".
Lehiaketa Batzordeak 602 euroko zigorra ezarri dio Osasunari talde nafarrak bere webgunean jakinarazi duenez.