Itxi

Osasuna

3-1

Osasunak garaipena lortu du Kordobaren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak 3-1 irabazi du Sadarren. Juan Villarrek sartu du lehen gola, Piovaccarik berdindu du neurketa, eta Barjaren eta Roberto Torresen golek erabaki dute neurketa.

  • Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasunak 3-1 irabazi dio Kordobari. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak garaipena lortu du Kordobaren aurka (3-1) Sadarren, Bigarren Mailako 9. jardunaldiko partidan. Azken bi neurketetan berdinketak lortu ostean, hiru puntuak erdietsi ditu Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak.

Etxeko taldea nagusi izan da hasieratik, baina kosta egin zaio lehen gola sartzea. Norgehiagokako 35. minutuan Juan Villarrek sartu du 1-0ekoa eta gol bakarreko abantilarekin iritsi da Osasuna atsedenaldira.

Bigarren zatian ez dira gauzak ondo hasi talde gorritxoarentzat, Kordobak neurketa berdindu baitu Piovaccarik sartutako golari esker (1-1). Osasunak nagusi izaten jarraitu du berdinketaren ostean, eta 71. minututik 76.era artean erabakita utzi du lehia. Kike Barjak sartutako golak (2-1) aurretik jarri du etxeko taldea, eta Roberto Torresek egin du 3-1ekoa.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Ruben; Lillo, Unai García, Aridane, Clerc; Oier, Fran Merida; Juan Villar (Xisco, 60. min), Ruben Garcia (Olavide, 85. min), Kike Barja (Roberto Torres, 72. min); eta Brandon.

1 - Kordoba: Carlos Abad; Loureiro, Quintanilla, Luis Muñoz, Quezada; Bambock; Jaime, Quim Araujo (Alfaro, 69. min), Aguado (Javi Galan, 78. min), Jovanovic (De las Cuevas, 85. min); eta Piovaccari.

Golak: 1-0, 35. min: Juan Villar. 1-1, 49. min: Piovaccari. 2-1, 71. min: Kike Barja. 3-1, 76. min: Roberto Torres.

Epailea: Areces Franco. Txartel horiak atera dizkie Osasunako jokalaria den Lillori (70. min), eta Kordobako Bambocki (60. min).