Itxi

Osasuna

12. jardunaldia

Osasunak Iñigo Perez berreskuratu du

Agentziak | Erredakzioa

Wanda Metropolitanon berdinketa lortu ostean, gorritxoak entrenamenduetara bueltatu dira. Dirudienez, hiru lesionatuetako bat berreskuratu ahalko dute larunbateko partidarako: Iñigo Perez.

  • Iñigo Perez atzoko entrenamenduan. Argazkia: CA Osasuna

    Iñigo Perez atzoko entrenamenduan. Argazkia: CA Osasuna

Osasuna entrenamenduetara bueltatu zen atzo Taxoaren, Iñigo Perez eta guzti, Rayo Majadahondaren aurka berdindu ondoren. Beraz, Iñigo Perez larunbatean Malagaren aurkako partidan jokatzeko moduan izango omen da.

Klubaren zabaldutakoaren arabera, Taxoaren bi taldetan aritu ziren atzo: batetik, Rayo Majadahondaren aurkako partidan titular izandakoak, eta bestetik, gainerakoak.

Lesionatuei dagokienez, Iñigo Perez taldekideekin aritu zen atzo, eta larunbatean Sadarren jokatuko duten partidarako prest izango omen du Osasunak.

Bestalde, Juan Villarrek eta Sergio Herrerak minduta jarraitzen dute, eta lesioa sendatzeko ariketa bereziak egin zituzten.

Osasunak Ligako egoerari buelta ematea eta larunbat honetan sailkapeneko liderraren aurkako partidan emaitza positiboa ateratzea izango du helburu. 11 partida jokatu ondoren, gorritxoek 13 puntu eskuratu dituzte eta 12. postuan daude 1|2|3 Ligako sailkapenean.