Itxi

Osasuna

Ciutat de Valencia estadioan

Levante-Osasuna (2-1): Porrota, aurkari zuzen baten etxean

Josu Bilbao

Erredakzioa

Mendilibarren mutilek ezin izan dute talde valentziarrarekin eta Caicedok 50. minutuan lortutako golarekin erabakita utzi du norgehiagoka. Gorritxoek ezin izan dute partida berdindu bigarren zatian.

Hiru puntuak Levanten gelditu dira, Osasunak ez baitu partida ona jokatu etxetik kanpo. Lehen zatian nagusi izan da etxeko taldea, nahiz eta gorritxoak aurretik jarri markagailuan Pandianiren golari esker (41. minutuan) eta Ballesterosek (44. minutuan) eta Caicedok (50. minutuan) lortutako golei esker Luis Garciaren taldeak garaipena eskuratu du. Bigarren zatian gorriek ezin izan dute markagailua irauli.

Nafarrek ez dute partida ondo hasi, Levantek lehen minututik norgehiagokaren pisua hartu duelako. Caicedo behin eta berriro bilatu du valentziarrek eta aurrelariak arriskua sortu du Ricardoren ate inguruan. Lehen zatiko 6. minutuan Juanluk 1-0ekoa lortzeko aukera paregabea izan du, baina Ricardok geldiketa ikusgarria egin du eta baloia zutoinera joan da desbideraturik. Luis Garciaren taldeak erasoan jarraitu du eta Osasunak defentsa asko gogortu behar izan du.

Pixnakaka Mendilibarren mutilak norgehiagokan sartzen joan dira, baina ez dituzte gol aukera garbiak sortu eta Levanteko atezainak ez du ia lanik izan. Gorritxoek partidan egin duten lehen jaurtiketa arriskutsuan Pandianik 0-1ekoa lortu du burukadaz, Ciutat de Valencia futbol zelaian ezustekoa emanez. Masouden erdiraketa zehatza uruguiatarrak ezin hobeto errematatu du sare barrura lehen zatiko 41. minutuan, baina soilik 3 minutu iraun du pozak, Ballesterosek berdinketa lortu duelako. Xisco falta jaurti eta Levanteko atzelariak aldaratzea sare barrura sartu du bururarekin 1-1ekoa jarriz. Atsedenaldira berdinketarekin joan dira bi taldeak, baina etxekoak Osasuna baino gehiago izan dira.

Bigarren zatian etxeko taldeak hiru puntuak nahi zituela argi eta garbi utzi du eta Caicedok 2-1ekoa lortu Nelsonen akats larri baten ostean (49. minutua). Osasunaren erantzuna ez da behar bezala heldu, gorritxoak ez direlako Munuaren ate ingurura hurbildu eta Luis Garciaren atldea eroso egon da zelaian. Apurka Mendilibarren taldea erasoan murgiltzen hasi da eta Lekicen sarrerarekin Iruñeko taldeak aukerak sortu ditu. Aurrelari gorritxoak gutxigatik ez du bigarren zatiko 24. minutuan berdinketaren gola egin, baina bere burukada langa gainetik joan da.

Nafarrek berdinketa nola edo hala bilatu dute eta etxeko taldea atzean sartu da markagailuari eusteko asmoarekin. Bigarren zatiko 37. minutuan Ricardok beste geldiketa erabakigarri bat egin behar izan du Monteroren zartako baten aurrean. Osasunak ez dua ia gol aukera garbirik izan une erabakigarrietan, baina partida bukatzear zegoela Lekicek aukera bikaina izan du 2-2koa lortzeko. Hala ere aurrelariaren burukada zutoinera joan da eta garaipena etxean gelditu da.

Fitxa teknikoa:

2 - Levante: Munua; Javi Venta, Ballesteros, Del Horno, Juanfran, Valdo, Iborra, Xavi Torres, Juanlu (Jefferson Montero, m.66), Xisco Muñoz (Pallardo, m.74) eta Caicedo (Stuani, m.85).

1 - Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Josetxo, Monreal, Masoud (Leka, m.66), Puñal, Nekounam (Vadocz, m.81), Calleja (Soriano, m.46), Camuñas eta Pandiani.

Golak: 0-1, m.41: Pandiani. 1-1, m.44: Ballesteros. 2-1, m.49: Caicedo.