Osasuna
Osasuna
Vadocz: 'Gure etorkizuna erraztu dezakegu intentsitatea mantenduta'
Erredakzioa
Erdilari hungariarrak esan du taldea indartsu eta sasoiko dagoela denboraldiko une honetan.
"Momentu onean gaude. Azken partidetako intentsitatea mantentzen badugu gure etorkizuna erraztu dezakegu, bestela, ez. Asko kostatzen da azken partidetako maila mantentzea", esan du Vadoczek Taxoareko prentsa aretoan.
"Estatistikoki orain jokatzeko aukera gehiago dut eta jokatzea espero dut. Ondo ari naiz entrenatzen eta nire aukera itxoiten dut. Ohitu egin naiz aurten taldean dudan egoerara eta taldearentzat lagungarria izatea espero dut", gaineratu zuen hungariarrak.