Itxi

Osasuna

Rico Perez futbol zelaian

Hercules-Osasuna (0-4): Nafarren garaipen sendoa

Erredakzioa

Mendilibarren mutilek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Alacanteko taldearen aurka. Norgehiagokako golak, Camuñasek, Nelsonek, Vdoczek eta Kike Solak lortu dituzte.

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Herculesen etxean 0-4ko jipoia eman diolako Alacanteko taldeari. Lehen zatian nagusi nizan dira gorriak eta Camuñasek eta Nelsonek 0-2koa lortu dute. Bigarren zatian Vadoczek eta Kike Solak egin dituzte beste bi golak.

Gorritxoek atzean sartu dute Hercules hasieratik eta lehen minutuetan aukerak sortu ditu, hegaletatik arriskua eramanez. 10. minutuan Javier Camuñasek 0-1ekoa lortu du Mendilibarren taldearentzat Vadoczen bakarkako jokaldi baten ostean. Golarekin nafarrak erasoan animatu egin dira eta 13. minutuan Cejudok zutoinera bidali du zartakoa. Osasunak erraz agintzen jarraitu du eta Alacanteko taldea ez da Ricardoren area ingurura hurbildu.

Pixkanaka etxekoak partidan sartzen joan dira eta Drenthek abagune ona izan du 30. minutuan. Herculesek gehiago sakatu du erasoan, baina Iruñeko taldeak bigarren gola lortu 35. minutuan. Kike Solak erdiraketa ona jarri du bigarren zutoinera eta Nelsonek 0-2koa jarri du markagailuan. Atsedenaldira Mendilibarren mutilek abantaila erosoarekin joan dira.

Atsedenladiaren ostean Esteban Vigoren mutilek 1-2koa bilatu dute, baina gorritxoen defentsa sendo egon da. Alacantekoek gol aukerak izan dituzte, baina ezin izan dute Ricardo gainditu eta Osasunak 0-3koa lortu du 60. minutuan. Estrategiazko jokaldi batean Vadoczek Herculeseko atzelari guztiak gainditu ditu gorritxoen hirugarrena jartzeko. 65. minutuan Kike Solak 0-4koa egin du orpoarekin, gol ikusgarria lortuz. Laugarren golarekin Iruñekoek erabakita utzi dute norgehiagoka.

Azken minutuetan etxekoek gola bilatu dute nola edo hala, baina gorriak ondo kokatuta egon dira zelaian eta Esteban Vigoren mutilek ez dituzte gol aukerak asmatu. Drenthek 81. minutuan aukera ona izan du, baina Ricardok geldiketa erabakigarria egin dio holandarrari. Azkenean mendilibarren taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du, lasaitasuna ematen duten hiru puntuei esker.

- Fitxa teknikoa:

0. Hercules: Calatayud; Juanra, Abraham Paz, Pamarot, Pulhac (Cristian, m.56), Farinos, Abel Aguilar, Kiko, Valdez (Sendoa, m.87), Drenthe eta Portillo.

4. Osasuna: Ricardo; Nelson (Damia, m.80), Lolo, Sergio, Monreal, Masoud, Vadocz, Puñal, Cejudo (Flaño, m.62), Camuñas eta Sola (Calleja, m.71).

Golak: 0-1, m.10: Camuñas. 0-2, m.35: Nelson. 0-3, m.60: Vadocz. 0-4, m.66: Sola.