Itxi

Osasuna

Kontratuaren luzatzea

Arrasatek 2020ra arte jarraituko du Osasunan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurtengo denboraldiaren amaierara arte zeukan kontratua urtebetez luzatu dute.

  • Jagoba Arrasate

    Jagoba Arrasate. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia

Osasunak eta Jagoba Arrasatek euren artean zuten lotura denboraldi bat gehiagoz luzatu dute, hau da, 2020ko ekainaren 30era arte. Orain arteko kontratuak 2018/2019 denboraldiaren amaiera arte lotzen zituen bi aldeak.

Osasunak astearte honetan jakitera eman duenaren arabera, Berriatuko teknikariarekin batera Bittor Alkiza bigarren entrenatzaileak eta Sergi Perez prestatzaile fisikoak ere euren kontratuak berritu dituzte.

Talde gorritxoak zabaldu duen oharrean jasotzen denez, "Klubak bere poztasuna adierazi nahi du lortutako akordioarekin, eta eskerrak eman nahi dizkio Jagoba Arrasateri kirol-proiektuan azaldu duen konfiantzagatik. Izan ere, lehen taldeko ardura hartu zuen egunetik bertatik sentitu da identifikatuta berarekin".

Bizkaitarra joan zen urteko ekainaren 25ean aurkeztu zuten Osasunako entrenatzaile gisa. Zortzi hilabete geroago, Iruñeko taldea 1/2/3 Ligako buru da, 54 punturekin.