Itxi

Osasuna

3-0

Osasunak hamaikagarren garaipena jarraian lortu du Sadarren, Majadahondari irabazita

Erredakzioa

Talde gorritxoak 3-0eko emaitzarekin irabazi eta hamaikagarren garaipena jarraian lortu du Sadarren. Juan Villar, Unai Garcia eta Brandon izan dira golegileak.

  • Osasuna. Argazkia: C.A. Osasuna

    Osasunako jokalariak, Rayo Majadahondaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: C.A. Osasuna

Osasunak hamaikagarren garaipena jarraian lortu du Sadarren, Rayo Majadahondari 3-0 irabazita. Gainera, liderrak, atzetik dituen taldeekiko zuen aldea handitu egin du, Granadak berdindu egin baitu Almeriaren aurka.

Hasieratik, talde gorritxoak Rayo Majadahondaren jokoaren sorrera presionatu du, eta ez dio utzi nahi zuen jokoa egiten talde madrildarrari. Majadahondak aldaketa egin behar izan du 11. minutuan, Oscar lesionatu egin baita. Guerrero sartu da haren ordez. alde bisitariak izan du partidako lehen abagune argia, baina Sergio Herrerak erantzun bikaina eman dio Hectorren jaurtiketari, gola eragotziz.

Lehen zatian borroka bizia izan dute bi taldeek zelai erdian. Neurketako 36. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Rayo Majadahondaren gola, eta lau minutu beranduago Osasunak sartu du gola. Juan Villarrek sare barrura sartu du baloia (1-0), Rober Ibañezen pasea jaso ostean.

Bigarren zatiaren hasieran parekotasuna izan da nagusi. Jagoba Arrasatek Brandon zelairatu du bigarren zatian, Juan Villarrek min hartu baitu lehen gola sartu ondoren. Minutuak aurrera joan ahala, talde gorritxoa gero eta nagusiago izan da, eta abaguneak sortzen hasi da. Horrela, 64. minutuan, Unai Garciak 2-0ekoa sartu du, jaurtiketa bikaina eginda.

Bigarren gola sartuta, garaipena bideratuta utzi du Osasunak, baina 71. minutuan, Brandonek talde gorritxoaren festa biribildu du, 3-0ekoa eginez. Amaieran, Osasunak laugarren garaipena jarraian eskuratu du.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Sergio Herrera; Oier, David Garcia, Unai Garcia, Clerc; Roberto Torres (Lillo, 57. min), Iñigo Perez, Fran Merida (Xisco, 73. min), Rober Ibañez; Ruben Garcia eta Juan Villar (Brandon, 46. min).

0 - Rayo Majadahonda: Ander; Varela, Morillas, Verdes, Iza; Enzo, Oscar (Guerrero, 11. min), Varela (Aristotelles, 64. min); D.Romera, Hector (Manu del Moral, 76. min) eta Benito.

Goles: 1-0, 40. min: Juan Villar. 2-0, 64. min. Unai Garcia. 3-0, 71. min. Brandon.

Epailea: Santiago Varan Aceiton. Txrtel horia atera dio Osasunako jokalaria den Oierri, baita Rayo Majadahondako futbolariak diren Oscarri eta Romerari.