Itxi

Osasuna

Taxoare

Ruper (Osasuna): 'Berriz futbolari sentitzeko gutxi falta da'

Erredakzioa

Datorren apirilaren 5ean larri lesionatu zenetik bost hilabete egingo dira eta hilabete barru senda-agiria jaso dezake Aiegiko erdilari gorritxoak.

Roberto&' || 'nbsp;Lopez Esquiroz ''Ruper'' Osasunako jokalari gazteak larri min hartu zuenetik bost hilabete egingo ditu datorren apirilaren 5ean. Ezker-belauneko zeharkako aurreko lotailua hauti zuen eta pixkanaka-pixkanaka berriz futbolari sentitzen ari dela aitortu du.

Ruperrek&' || 'nbsp;(23 urte) iragan azaroaren 3an izan zuen lesio larri hau. Lan-saio batean jazo zen ezbeharra eta bi egunera ebakuntza egin zioten.&' || 'nbsp;Azaroaren 5ean kirofanotik pasatu eta 7an ospitalea laga zuen. Ordutik aurrera, errekuperazio-lanetan aritu da nafarra, "sufrimendu eta lan askorekin".

"Taldearen ateak zabaltzen ari dira eta futbolari-nortasuna berreskuratzen ari naiz", esan du&' || 'nbsp;Ruperrek. Osatzeko eperik jarri nahi ez duela ere gaineratu du.

"Sei hilabete egin arte ez dut senda-agiria jasoko, presarik ez dut. Lesio zailak dira eta lasaitasunez hartu behar dira.&' || 'nbsp;Epeak jartzea ondo dago baina garrantzitsuena erabat osatzea da eta jokatzea egokitzen zaidanean, jokatu", onartu du.

Berarekin batera osatze-lanetan aritu diren medikuei esker ona eman die Aiegiko erdilariak, baita&' || 'nbsp;Mendilibar entrenatzaile berriari, bere egoeraz galdetu eta laguntza eskaini baitio entrenatzaile bizkaitarrak.