Itxi

Osasuna

Liga 123

Osasunak Lehen Mailara igotzea lor dezake igande honetan bertan

Agentziak | Erredakzioa

Horretarako, nafarrek Alcorcon taldeari irabazi behar diote larunbatean etxetik kanpo. Hori eginda, igandean Mallorcak ez dio Sportingi irabazi behar eta Albacetek Numantziarekin galdu behar du.

  • Osasuna Lehen Mailara itzultzear da

    Osasuna Lehen Mailara itzultzear da. Argazkia: @CAOsauna.

Osasunak Lehen Mailara igotzea ziurta dezake igande honetan, emaitza guztiak alde izanez gero. Hasteko, nafarrek Alcorconen irabazi behar dute larunbatean 16:00etan jokatuko duten norgehiagokan.

Gorritxoeak lider dira sailkapenean 73 punturekin. Garaipenai lortuta, Jagoba Arrasateren jokalariek igandeko bi partiden emaitzen zain egon beharko dute; Mallorca-Sporting (18:00etan) eta Albacete-Numantzia (18:00etan).

Lehen Mailara matematikoki igotzea ziurtatzeko, Mallorcak (sailkapeneko laugarrena, 61 punturekin) asturiarren aurka berdindu ala galdu egin beharko dute. Gijoneko Sporting bederatzigarren da 54 punturekin.

Albacete ligako hirugarren sailkatuak (64 puntu) berriz, etxean galdu behar du Numantziaren aurka. Soriakoak 17. dira, 40 punturekin.


37. jardunaldiko partidak

Ostirala, maiatzak 3:

Cordoba - Reus (1-0, Reusen zigorragatik)

 

Larunbata, maiatzak 4:

Alcorcon - Osasuna (16:00)

Zaragoza - Deportivo (18:00)

Nàstic - Extremadura (18:00)

Tenerife - Las Palmas (20:30)

 

Igandea, maiatzak 5:

Lugo - Almeria (12:00)

Mallorca -Sporting (16:00)

Albacete - Numantzia (18:00)

Elx - Rayo Majadahonda (18:00)

Oviedo - Granada (20:30)

 

Astelehena, maiatzak 6:

Cadiz - Malaga (21:00)