Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak markagailua irauli eta garaipena erdietsi du Deportivoren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quiquek egin du norgehiagokako aurreneko gola galiziarrak aurretik jarriz, Garciak, ordea, balentria ederra egin du berdinketaren gola egin, eta gutxira, garaipenaren gola sinatuz.

  • Osasuna 2 - Deportivo 1. Argazkia: CAOsasuna

    Osasuna 2 - Deportivo 1. Argazkia: CAOsasuna

Osasunak hamahirugarren garaipena lortu du Sadarren Deportivoren aurka irabazita (2-1), Ruben Garciaren abileziari esker, berak egin baititu talde gorritxoaren gol biak.

Norgehiagoka hasi eta gutxira, Christian Santosek jaurtiketa arriskutsua egin eta lehen minutuan jada beraien aldeko kornerra egin baitute.

Jose Luis Martiren taldeak intentsitate handia proposatu du jokoan eta Jagoba Arrasateren taldeak erantzun ona eman dio, neurketari erritmoa emanez.

Quiquek egindako aurreneko golak gutxi iraungo zien galiziarrei, gutxira, Ruben Garciak berdinketaren gola, eta gerora, garaipenaren gola egingo baititu partidaren lehen zatian.

Azken zatian, ordea, Osasunak aukerak izan ditu eta Dani Gimenezen atera iritsi da hirugarren gola egin nahian, baina ez du asmatzerik izan.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Oier, Roberto Torres; Rober Ibáñez (Lillo, 87.m), Ruben Garcia, Kike Barja (Perea, 65.m); Juan Villar (Brandon, 65.m).

1 - Deportivo: Dani Gimenez; Caballo, Mari, Domingos Duarte, Eneko Boveda; Alex Bergantiños (Nahuel, 70.m); Exposito (Didier Moreno, 81.m), Pedro Sanchez, Pedro Mosquera; Christian Santos (Borja Valle, 60.m) eta Quique Gonzalez.

Golak: 0-1, 9.m: Quique Gonzalez. 1-1, 14.min. Ruben Garcia. 2-1, 31.m. Ruben Garcia.

Epailea: Jorge Figueroa Vazquez.