Itxi

Osasuna

Lesio larria

Unai Garciak sei edo zortzi hilabete emango ditu jokatu gabe

Erredakzioa

Osasunako jokalariak lesioa du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan. Maiatzaren 10ean egingo diote ebakuntza.

  • Unai Garcia. Argazkia: @CAOsasuna

    Unai Garcia, Osasunako jokalaria. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunako jokalaria den Unai Garciak, lesioa du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan, klubak astelehen honetan jakinarazi duenez. Maiatzaren 10ean, ostiralean, egingo diote ebakuntza.

Unai Garciak sei edo zortzi hilabete emango ditu jokatu ezinda. Min hartu zuen larunbateko Alcorconen aurkako partidan, eta Nafarroako Unibertsitateko Klinikan egindako erresonantziak argitu du Osasunako jokalariaren lesioaren larritasuna.

Osasuna astelehen honetan bueltatu da lan-saioetara, Taxoaren. Iñigo Perezek eta Ruben Garciak bakarkako lana egin dute, euren lesioak gainditzeko prozesuarekin jarraituz.