Osasuna
Taxoaren
Bartzelona-Osasuna: Puñal, Soriano eta Sergio baja izango dira
Erredakzioa
Hiru jokalariek zigorra bete beharko dute eta ez dira katalanen aurka arituko. Gainera, Kike Solak gastrointeritisa gainditu du eta Timor erdilariak lehen taldeakin entrenatu du.
Iruñeko taldeak hiru jokalari garrantzitsu galdu ditu Bartzelonaren aurkako norgehiagokarako. Izan ere, Puñalek, Sorianok eta Sergiok partida bateko zigorra bete beharko dute. Gainera, Arandak, Ruperrek eta Masoudek lesionatuta jarraitzen dute eta Mendilibarrek aldaketak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan. Horregaitik, Osasuna B taldeko Timor erdilaria lehen taldearekin aritu da goizeko lan saioan Taxoaren.
Bestalde, Kike Solak aste honetan izan duen gastrointeritisa atzean utzi du eta taldekideekin aritu da. Deialdia bihar erabakiko du Jose Luis Mendilibarrek.