Itxi

Osasuna

Igandean, 21:00etan

Osasuna-Valentzia: Hiru puntuak etxean gelditu behar dira

Erredakzioa

Mendilibarren taldeak, Reyno de Navarran garaipena lortu beharko du sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko. Puñal, Soriano, Sergio, Ruper eta Aranda jokatzeko prest daude.

Osasunak, etxean, puntuak hirunaka behar ditu eta horretarako Valentzia gainditu beharko du igandean. Gorriek jaitsiera postuetatik irtetzeko garaipena behar dute, baina Unai Emeryren taldea ez da aurkari erraza izango.

Valentziarren aurka, Jose Luis Mendilibarrek Soriano, Sergio, Ruper, Puñal eta Aranda berreskuratuko ditu. Hala ere, Masoud eta Miguel Flaño lesionatuei, Vadoczen azken uneko baja gehitu zaie.

Unai Emeryk, Moya, David Navarro, Alejandro Domínguez, Vicente eta Bruno etxean utzi ditu, eta badirudi ez ohiko jokalariei aukera emango diela entrenatzaile gipuzkoarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Sergio, Monreal; Puñal, Nekounam; Cejudo, Soriano, Camuñas; eta Kike Sola.

Valentzia: Guaita, Miguel, Dealbert, Stankevicius, Alba; Topal, Albelda, Joaquin, Mata; Jonas eta Soldado.