Itxi

Osasuna

Igandean 21:00etan

Zaragoza-Osasuna: Salbazioa lortzeko finala Romaredan

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarrek deialditik at uzti ditu Pandiani eta Aranda aurrelariak erabaki teknikoagatik. Krisztian Vadoczek jokatu ahalko du eta Soriano izan daiteke berritasuna punta erdi postuan.

Zaragozak eta Osasunak mailari eusteko oso garrantzitsua den partida jokatuko dute igandean Romaredan. Gorritxoek Zaragozak baino puntu bat gutxiago dute eta bi taldeak mailari eusteko lehian dabiltza.

Jose Luis Mendilibarrek deialditik at utzi ditu erabaki teknikoagatik Carlos Aranda eta Walter Pandiani aurrelariak. Krisztian Vadocz deialdira itzuli da Valentziaren aurkako partida lesio bategatik galdu ostean. Soriano izan daiteke Osasunaren hamaikakoko berritasuna eta punta erdi lanetan ari daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

Zaragoza: Doblas; Diogo, Jarosik, Da Silva, Obradovic edo Paredes; Ponzio; Lafita, Gabi, Ander Herrera, Bertolo; eta Uche.

Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Sergio, Monreal; Puñal, Nekounam; Cejudo, Soriano, Camuñas; eta Kike Sola.

Epailea: Iturralde Gonzalez.
Zelaia: La Romareda.
Ordua: 21.00etan.