Osasuna
Romareda
Zaragoza-Osasuna (1-3): Garaipena, oxigenoa eta bizitza gorritxoentzat
Erredakzioa
Nafarroako taldeak emaitzari buelta eman dio, garaipena lortu du, jaitsiera-postuak atzean utzi ditu eta anabasa eraman du salikapenaren beheko postuetara, hamar talde baitaude maila eusteko lehian.
Osasunak berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du Romaredan&' || 'nbsp;Zaragozaren aurka&' || 'nbsp;(1-3) eta jaitsiera-postuak atzean utzi ditu.
Talde gorritxoak bere legea ezarri nahi izan du hasiera-hasieratik eta talde zaragozarrari zelaiaren zati guztietan egin dio presioa.
Mendilibarren jokalariek, baina, denboraldian zehar egindako opariak berriz ere egin dituzte. Loloren eta Sergioren artean baloia laga diote Lafitari eta honek Ricardo gainditzeko baliatu du oparia (1-0, 13 minutuan).
Jokorik eta gol-aukerarik gabe egin du aurrera lehenengo zatiak. Bakarrik Uchek eduki du bigarren gol bat egiteko aukera, baina Ricardok bikain gelditu du atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago.
Atsedenaldiaren ostean, gorritxoek antsietatearen aurka borrokatu behar izan dute. Porrotak kinka larrian jartzen zuen Osasuna eta Mendilibarren jokalariek jaitsieraren mehatxuarekin jokatu dute.
Jokalari bisitarien kemenak saria izan du. Doblas etxekoen atezainak lehen zatiko oparia itzuli du eta Camuñasen gola ahalbidetu du (61. min).
Hurrengo hogei minutuetan Osasunak zuen oxigeno guztia lapurtu dio Zaragozari. Sergio Fernandezek nafarrak markagailuan aurretik jarri ditu (69. min) burukada eder batekin, eta Kike Solak balentria borobildu du hirugarren golarekin (80. min).
Garaipen honek Osasuna sailkapenaren 14. postuan kokatu du. Gorritxoek bi puntuko aldea dute jaitsiera-postuarekiko eta bien arteko gol-averagea irabazi dio Zaragozari. Altxor bikaina.
Fitxa teknikoa:
1.- Zaragoza: Doblas; Diogo (Boutahar, 75''), Jarosik, Da Silva,&' || 'nbsp; Paredes; Ponzio; Lafita, Gabi, Ander Herrera (Jorge López, 56''), Bertolo; eta Uche (Braulio, 75'').
3.- Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Sergio, Monreal; Puñal, Nekounam; Cejudo (Josetxo, 81''), Damiá (Vadocz, 55''), Camuñas (Calleja, 85''); eta Kike Sola.
Golak:
1-0, 13. min, Lafita
1-1, 61. min, Camuñas
1-2, 69. min, Sergio&' || 'nbsp;Fernandez
1-3, 80. min, Kike&' || 'nbsp;Sola
Epailea: Iturralde Gonzalez.
Zelaia: La Romareda.
Ordua: 21.00etan.