Itxi

Osasuna

Prentsa-agerraldi hunkigarria

Josetxok agur esan dio Osasunari

Erredakzioa

Negar eta txalo artean atzelariak zaleak eta kazetariak agurtu ditu, ez baitu talde gorritxoan jarraituko.

Josetxo&' || 'nbsp;Romero&' || 'nbsp;Urtasunek agur esan dio gaur Osasunari prentsa-agerraldi hunkigarri batean. Negar eta txalo artean atzelariak zaleak eta kazetariak agurtu ditu, ez baitu talde gorritxoan jarraituko.

"Egia esan lasai etorri naiz, baina sorpresa jaso dut heltzerakoan eta orain hunkituta nago gaur pasatzen ari den guztiagatik", esan die Taxoaren bidlutako kazetariei.

"Oso pozik nago Osasunan egindakoagatik. Jokalari zein pertsona bezala naizena klub honi eta bere jendeari zor diot. 16 urterekin heldu nintzen eta 34rekin utziko dut", esan du&' || 'nbsp;Josetxok.

Etorkizunari buruz galdetuta,&' || 'nbsp;Josetxok futbolean jarraitu nahi duela esan du:&' || 'nbsp;"Jokatzeko asmoa dut eta urte honetako zapore gazia kentzeko. Ez da urte ona izan", esan du atzelariak.