Itxi

Osasuna

Lagatzea

Brandonek Gironan jokatuko du, utzita

eitb.eus

Gironako taldeak ez du ezer ordainduko lagapenagatik, baina nahitaez erosi beharko du Lehenengo Mailara igotzea lortuz gero.

  • Brandon, joan zen denboraldiko Cadizen aurkako partidan.

    Brandon, joan zen denboraldiko Cadizen aurkako partidan. Argazkia: Osasuna

Osasunak eta Gironak adostu dutenez, Brandon Thomas (24 urte) aurrelariak utzita jokatuko du Kataluniako taldean 2019-2020 denboraldia amaitu arte. Gironako taldeak ez du ezer ordainduko lagapenagatik, baina nahitaez erosi beharko du taldea Lehenengo Mailara igoz gero.

Brandon (Cala d'Or, Mallorca) 2018-2019 denboraldian iritsi zen Iruñera, Frantziako Stade Rennais taldeak utzita, eta parte-hartze nabarmena izan zuen nafarrek Lehen Mailara igotzea lortzeko.

Lehen Mailara igotakoan, Balearretako jokalaria erosteko aukera gauzatu zuen Osasunak. Denboraldi honetan, Brandonek 408 minutu pilatu ditu Ligan, orain arte jokatu dituen zortzi partidetan. Gainera, 90 minutu jokatu ditu Errege Kopan, eta gol bat sartu du.