Itxi

Osasuna

ERREGE KOPA

Haroren aurkako partidarako zituen 700 sarrerak agortu ditu Osasunak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Larunbatean jokatuko dute gorritxoek Errege Kopako bigarren kanporaketa, 12:00etatik aurrera hasita.

  • Osasunako jokalariak aurtengo denboraldiko gol bat ospatzen.

    Osasunako jokalariak aurtengo denboraldiko gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Haroren aurka jokatu behar duen Errege Kopako partida ikusteko Osasunak zituen zazpiehun sarrerak agortu egin dira, talde gorritxoak jakitera eman duenez.

Osasunak atseden eguna izan du astearte honetan, Ligako lehen itzulia Balaidosen berdinduta bukatu eta gero (1-1).

Asteazkenean itzuliko dira entrenamenduetara nafarrak, Haroren kontrako norgehiagoka prestatzeko. Kopako kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, El Mazon futbol-zelaian, 12:00etatik aurrera.

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak hiru lan-saio antolatu ditu aste honetan aipatu lehia prestatzeko: lehen biak ateak zabalik egingo dituzte; aitzitik, azkena, ostiralekoa, ateak itxita izango da.