Osasuna
Reala, 27an Xixonen 18:00etan
Osasuna eta Athletic, ordutegi 'bitxiekin' bigarren jardunaldian
A.B.
Erredakzioa
Nafarrek igandean, abuztuaren 28an jokatuko dute Calderonen Atletico Madrilen aurka eguerdiko 12:00etan. Bizkaitarrek egun berean Rayoren aurka jokatuko dute San Mamesen 16:00etan.
-
Osasuna jugará el domingo 28 de agosto ante el Atlético a las 12:00 horas. Foto: EFE
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako bigarren jardunaldiko ordutegiak eta datak ere aurreratu ditu. Aurrerapen hau berritasuna da ez baita ohikoa bi jardunalditako ordutegiak jakitea.
Iazko denboraldiarekin konparatuz gero, Osasunak eta Athleticek ez ohiko ordutegiak izango dituzte bigarren jardunaldi honetan. Gorritxoek abuztuaren 28an (igandean) jokatuko dute Atletico Madrilen aurka 12:00etan. Athleticek ere abuztuaren 28an jokatuko du. San Mamesen Rayo Vallecano izango dute aurkari arratsaldeko 16:00etan hasiko den partidan.
Bestalde, Realak Molinonen jokatuko du Sportingen aurka abuztuaren 27an (larunbata) arratsaldeko 18:00etan.
BBVA Ligako bigarren jardunaldiko partiden ordutegiak:
Larunbata, abuztuaren 27a
18.00 Sporting-Real Sociedad
20.00 Valencia-Racing
22.00 Granada-Betis
Igandea, abuztuaren 28a
12.00 Atletico de Madrid-Osasuna
16.00 Athletic Club-Rayo Vallecano
18.00 Mallorca-Espanyol
18.00 Getafe-Levante
20.00 Zaragoza-Real Madrid
22.00 Sevilla-Malaga
Astelehena, abuztuaren 29a
21.00 Barcelona-Villarreal