Itxi

Osasuna

Igandean, 18:00etan

Osasuna-Sporting: Denboraldiko aurreneko garaipenaren bila

Erredakzioa

Mendilibarren mutilek hiru puntuak lortu nahi dituzte zaleen aurrean. Riesgo, Annunziata, Nekounam, Masoud eta Echaide ez dira deialdian sartu lesionatuta jarraitzen dutelako.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Iruñean jokatuko duten Ligako aurreneko norgehiagoka irabaztea du helburu Osasunak. Gorritxoek Preciadoren Sporting izango dute aurrean Atletico Madrilen aurka berdinketa ona lortu eta gero.

Talde nafarrak bost jokalari minduta ditu eta ez dira deialdian sartu. Javad Nekounam eta Masoud Shojaei iraniarrak, Asier Riesgo gipuzkoarra, Xavier Annunziata tenerifearra eta Jon Echaide nafarra.

Asier Riesgoren ordez Andres Fernandez izango da atean eta Nekounamen ordez Raul Garcia nafarra. Raul Garciak ezin izan zuen Atleticoren aurka jokatu lagatze akordioa zela eta baina erdilariak elastiko gorria jantziko Sportingen aurka.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andrez Fernandez, Marc Bertran, Roversio, Sergio, Raitala; Cejudo, Puñal, Raul Garcia, Lamah; Kike Sola edo Lekic eta Nino.

Sporting: Juan Pablo, Damian Suarez, Botia, Ivan Hernandez, Canella, Eguren, Trejo, Rivera, Andre Castro, De las Cuevas eta Sangoy.