Osasuna
Reyno de Navarran
Osasuna-Sporting (2-1): Bi minutuko zoramena
Erredakzioa
Gorritxoek garaipena lortu dute bere zaleen aurrean 28. eta 30. minutuetan Ninok eta Cejudok sartutako golei esker.
-
Argazkia: EFE
Zaleen aurreko debutan itxura ona eman du Osasunak Sporting 2-1 mendean hartuta. Lehenengo zatiko lehenengo ordu erdiaren amaieran Ninok eta Ce-judok golak egin dituzte, eta partidaren azken txanpan asturiarrek emo-zioa eman diote neurketari Barralen golarekin.
Partida orekatua izan da hasieran, erasora irten diren bi talderekin. Etxekoak pixkanaka-pixkanaka lortu dute jokoan nagusitasuna.
Lehenengo zatiko aukera guztiak Osasunarentzat izan dira, Trejoren jaur-tiketa bat izan ezik, Andres Fernandez atezainak gelditu duena.
Talde nafarraren lehen gola talde osoaren jokaldi eder baten ondoren heldu da. Cejudok ezkerrera zabaldu du baloia, Kike Solak ezkerrez erdi-ratu eta Ninok errematea egin du.
Mendilibarrenak errenta berehala handitu dute. Cejudok bolea batekin egin du bigarren gola bi minutu geroago.
Bigarren zatia ere ondo hasi dute etxekoek. Ninok eta Lamahk bi aukera izan dituzte hasieran. Ondoren, Preciadok bere hiru aldaketak egin ditu eta pixka bat hobeto badu bere jokoa, ez du arrisku gehiegirik sortu.
Raul Garciak, bere itzuleran, aukera paregabea huts egin du hirugarrena egiteko. Hiru minutu geroago, Barralek Andres Fernandez hutsa baliatuz asturiarren gola egin du 1-2koa jarriz.
Kanpoko taldeak azken aukera bat ere izan du, baina Barralek ez du asma-tu eta esku hustik alde egin dute Preciadorenak.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Roversio, Sergio (Miguel Flaño, 62. min), Raitala; Cejudo, Puñal, Lolo, Lamah (Calleja, 79. min); Nino eta Kike Sola (Raúl García, 71. min).
1 - Sporting: Juan Pablo; Damián Suárez, Botía, Iván Hernández, Canella; Eguren (Rivera, m.46. min); Trejo (Barral, m.55. min), André Castro (Ayoze, m.46. min), Sergio Álvarez, De las Cuevas; eta Sangoy.
Golak: 1-0, 28. min: Nino. 2-0, 30. min: Cejudo. 2-1, 75. min: Barral.