Osasuna
Futbola
Ez dute onartu Cruchagak eskatutako lanerako ezintasun demanda
Erredakzioa
Osasunako kapitain ohiak biltegi peoi lanposturako lanerako ezintasuna eskatu zuen kirolari bezala jasotako belauneko lesioak direla eta.
Cesar Cruchagak eskatutako lanerako ezintasuna ez du onartu Iruñeko epaitegiak. Jokalari ohiak belaunean jasotako lesioak direla eta biltegi peoi lanposturako lanerako ezintasuna eskatu zuen, baina epaileek ez diote Cruchagari arrazoia eman.
Osasunako kapitain ohiak bi demanda jarri zituen Gizarte-Segurantzako Institutuan, baina erakundeak ez zion arrazoia nafarrari eman. Epaitegiek ere, eskakizuna bertan behera utzi dute.