Itxi

Osasuna

Ofiziala

Roncagliak urtebete luzatu du Osasunarekin duen kontratua

Agentziak | Erredakzioa

Argentinarrak 5 milioi euroko etete klausula izango du.

  • Roncagliaren kontratu luzapena iragartzeko Osasunak erabilitako irudia

    Roncagliaren kontratu luzapena iragartzeko Osasunak erabilitako irudia. Iturria: CAOsasuna.

Osasunak ofizial egin du Facundo Roncaglia atzelari argentinarraren urtebeteko kontratu luzatzea.

Azken egunotan guztion ahotan zebilena asteazken arratsaldean konfirmatu du klub nafarrak. Ondorioz, argentinarrak beste urtebetez jantziko du kamiseta gorritxoa 5 milioi euroko etete klausularekin.

Roncaglia esperientziadun atzelaria da eta Italiako zein Espainiako ligetan jokatu du iaz Osasunara iritsi zen arte. Jokalari balioanizduna da Jagoba Arrasate entrenatzailerentzat, eskuineko hegalean eta erdian jokatzeko gai delako.