Itxi

Osasuna

Parte ofiziala falta da

Chimy Avilaren lesioa larria izan daiteke

eitb.eus

Jokalari argentinarrak eskuin hankako lotailu gurutzatuan omen du mina. Arratsaldean egingo dizkiote probak.

  • Chimy Ávila

    Chimy Ávila

Osasunako Chimy Avila berriro ere lesionatu egin da. Zaleek ez daukate ahazteko urtarrilean Levanteren aurka ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zueneko irudia.

Hilabeteak bajan egin eta gero argentinarra erabat suspertuta ikusi da azken egunetan, baina goizeko saioan beste belaunean, eskuinean, lesionatu da, larri, antza.

Parte ofiziala falta da oraindik, baina jokalari argentinarrak berdegunea utzi behar izan du eta eskuin hankako lotailu gurutzatuan omen du lesioa. 

Arratsaldean egingo dizkiote probak aurrelariari lesioa larria den ala ez jakiteko.