Itxi

Osasuna

Astelehenean, 21:00etan

Mendilibarrek intentsitate handiko partida iragarri du

Erredakzioa

Athleticen aurkakoa, partida berezia dela aitortu du Osasunako entrenatzaileak, baina San Mamesera joaten den bakoitzean hori ahaztu eta lehentasuna partida irabaztea dela gaineratu du.

  • Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EITB

    Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EITB

Osasunak San Mameseko partida prestatzen jarraitzen du. Aulkian, bizkaitarrentzat aski ezaguna den entrenatzaile bat eseriko da: Jose Luis Mendilibar. Zaldibarko teknikariak ausardia eskatu die bere jokalariei "katedralean" irabazteko.

Intentsitate handiko neurketa izango dela eta "nekatuta" bukatuko dutela iragarri du Mendilibarrek. Athleticen aurkako partida berezia izango dela aitortu ostean honakoa esan du: "San Mamesera joaten naizen bakoitzean ahatu egiten du Athletic aurrean dagoela, aurkaria sakon aztertzen dut eta partida ondo prestatzen saiatzen naiz.