Osasuna
BBVA Liga
Osasuna-Zaragoza (3-0): Gorritxoen garaipen erosoa
Erredakzioa
Raul Garciaren, Ninoren eta Nekounamen gol banarekin partida erabakita utzi du talde nafarrak lehen zatian.
-
Osasunako jokalariak Zaragozari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Reyno de Navarra zelaian Zaragozari 3-0 irabazita. Gorritxoek lehen zatian utzi dute erabakita norgehiagoka.
Hasieratik Osasuna aurkaria baino gehiago izan zen eta joko onaren saria 17. minutuan jaso zuen Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak. Raul Garcia izan zen golegile. Markagailua alde zutela erosoago jokatu zuten gorritxoek eta Ninok 2-0 egin zuen 27. minutuan. Atsedenaldira iritsi orduko, 36. minutuan, Nekounamek 3-0koa sartu zuen. Emaitza horrekin (3-0) iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatian Osasunak ez zuen garaipena arriskuan ikusi. Zaragozak ezer gutxi egin zuen Andres Fernandez atezaina zailtasunetan jartzeko eta gorritxoek izan zituzten gol aukera onenak, baina Roberto atezainak Osasunak gol gehiago sartzea eragotzi zuen. Partida 3-0eko emaitzarekin bukatu zen eta Osasunak hiru puntuak eskuratu zituen.
Fitxa teknikoa:
3 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo, Sergio, Raitala; Puñal, Nekounam; Ibrahima (Lekic, m.79), Raúl García, Cejudo (Timor, m.74); etaNino (Damia, m.86).
0 - Zaragoza: Roberto; Juarez, Mateos, Da Silva, Paredes (Micael, m.46); Meira; Barrera (Juan Carlos, m.53), Luis García, Ponzio, Lafita (Lanzaro, m.67); eta Helder Postiga.
Golak: 1-0, m.18: Raul Garcia. 2-0, m.27: Nino. 3-0, m.29: Nekounam.
Epailea: Gonzalez Gonzalez.