Itxi

Osasuna

11.jardunaldia

Osasuna baino gehiago izan da Bartzelona Camp Nou zelaian (4-0)

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek lehen ordu erdi txukuna egin dute baina ondoren Koemanen taldea jaun eta jabe izan da. Lau partida daramatzate nafarrek garaipenik lortu gabe.

0
Bartzelona – Osasuna partidako laburpena eta gol guztiak

Osasunak 4 eta 0 galdu du Bartzelonaren aurka Camp Nou zelaian jokatutako LaLigako 11. jardunaldiko partidan. Gorritxoek lehen ordu erdian ondo eutsi diote Bartzelonari, baina lehen gola jaso eta kataluniarrak jaun eta jabe izan dira amaieraraino.

Braithwaitek egin du lehen gola 30. minutuan, Osasunaren arean izandako jokaldi nahasiari etekina aterata. 12 minutu geroago, Griezmannek 2 eta 0ekoa sartu du areaz kanpotik jaurtiketa ikusgarria eginez.

Bigarren zatian, Coutinhok, ate osoa berarentzat izanda, hirugarrena egin du eta laugarren eta azken gola Messik sartu du 73. minutuan. Osasunaren aukerarik onena Roberto Torresek izan du, 68.minutuan, zutoinera egindako jaurtiketa batean.

Fitxa teknikoa

4 - Bartzelona: Ter Stegen; Dest (Junior, 61. min), Mingueza, Lenglet (Aleñá, 67. min), Jordi Alba; De Jong, Pedri (Sergio Busquets, 46. min); Braithwaite, Messi, Coutinho (Dembélé, 61. min); eta Braithwaite (Trincao, 61. min).

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai García, Raúl Navas, Roncaglia, Jony (Juan Cruz, 23. min); Íñigo Pérez (Roberto Torres, 63. min), Oier (Darko, 64. min), Moncayola; Rubén García (Barja, 74. min) eta Budimir (Enric Gallego, 74. min).

Golak: 1-0: 30. min. 2-0: Griezmann, 42. min. 3-0: Coutinho, 57. min. 4-0: Messi, 73. min.