Osasuna
BBVA Liga
Roversiok medikuaren alta jaso du
Erredakzioa
Brasileko atzelaria baja izan da azken bost partidetan, lesio muskular bategatik.
-
Roversio Rodrigues. Argazkia: EFE
Roversio Rodrigues Osasunako atzelariak medikuaren alta jaso du ostegun honetan, azken bost partidetan lesio muskular bat dela eta baja izan eta gero. Hori dela eta, Brasileko atzelaria igandean, Cornella- El Praten, Espanyolen kontra jokatzeko moduan egongo da.
Roversio taldearekin entrenatu da azken egunetan, Mendilibarrek atzelaria igandean jokatzeko moduan izango duen seinale. Bestalde, Marc Bertranek minduta jarraitzen du eta ezin izango du Espanyolen kontra jokatu, Sergio Fernandezek, Jon Echaidek eta Masoud Shojaeik bezala.