Itxi

Osasuna

Igandea 18:00etan

Osasuna-Betis: Puñal jokalaririk emankorrena bilakatuko da

ERREDAKZIOA

Sergio Fernandez eta Marc Bertran atzelariak deialditik at gelditu dira min hartuta baitaude. Jukka Raitala finlandiarra, bestalde, dealdian dago sendagiria jaso ostean.

01:12
Mendilibar: 'Taldea ez erlaxatzea espero dugu'

Osasunako kapitainak Real Betisen aurka lehen mailan 351. neurketa jokatuko du. Talde "goritxoan" Javier Castañedak lortu zuen marka hautsiko du. Castañeda berak omenduko dio Nafarroako Erresumako zelai erditik neurketa hasi aurretik.

Sergiok eta Beltranek laugarren jardunaldia beteko dute lesionatuta, Levanteren aurka jokatu zutenez geroztik gihar lesioa baitaukate. Raitala Mendilibarren esanetara egongo da, izan ere, sendagiria eskuratu du, joan den astean ezker bizeps femoralean min hartu eta gero.

Jon Etxaide eta Masoud Shojaei lesionatuta daude eta baja dira. Eneko Satrustegi, bere aldetik, ezin izango du jokatu, zigortuta baitago. Baja guztien ondorioz, Jose Luis Mendilibarrek hiru jokalari bakarrik utzi ditu etxean: Ricardo Lopez atezaina, Javier Calleja erdilaria eta Dejan Lekic aurrelaria.