Osasuna
Final-hamaseirenak
Almeria-Osasuna: Errege Kopan partida ona egitera
Erredakzioa
Iruñeko taldeak astearte honetan jokatuko du, Almeriaren kontra, Juegos Mediterraneos zelaian.
-
Ibrahima Balde. Argazkia: EFE
Osasuna Almeriaren kontra arituko da astearte honetan, Errege Kopako final-hamaseirenetako partidan (21:00). Mendilibarren taldea BBVA Ligako zazpigarren postuan dago eta, bolada onaz baliatuta, aurrera egin nahi du, joan den urtean Deportivoren kontra lehiaketa honetan izandako porrota atzean uzteko.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jokatzeko moduan izango ditu Javad Nekounam eta Damià Abella, baina Sergio Fernandezek, zigortuta, eta Kike Solak, minduta, ez dute parte hartuko. Oraindik ezin da jakin hamaikakoa, baina Ligan minutu gutxien jokatu dituzten jokalariek parte hartzea espero da.
Almeriak, berriz, bi partida irabazi behar izan ditu hona heltzeko. Adelante Ligan sei talde onenen artean jarraitzen du, azken bost partidetan garaipenik lortu ez duen arren.
Balizko hamaikakoak:
Almería: Diego Garcia; Rafita, Marcelo Silva, Acasiete, Dani Bautista; Verza, Soriano, Benardello; Aaron, Goitom eta Omar.
Osasuna: Asier Riesgo; Damià, Roversio, Miguel Flaño,Satrustegui; Nekounam, Timor; Cejudo, Roberto Torres, Annunziata; eta Lekic.