Osasuna
Igandean, 18:00etan
Osasuna-Vila-real: Raitala, Ricardo eta Calleja, deialditik at
Erredakzioa
Gorritxoek garaipena eskuratu nahi dute Reyno de Navarran denboraldi hasiera on hau borobiltzeko. Aurkaria puntu premian dator Nafarroara.
-
Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Entrenatzaile bizkaitarrak min hartuta dauden jokalari hauen bajak izango ditu: Ruben Gonzalez, Marc Bertran, Kike Sola, Masoud Shojaei eta Jon Echaide. Bestalde, Damia Abella eta Javad Nekounam sartu dira deialdian. Satrustegi hasierako hamaikakoan izango da eta berak beteko du defentsa laneko ezker hegala.
Partida honetarako Mendilibarrek eman duen deialdia honakoa da: Andres Fernandez, Riesgo; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegi, Lolo, Roversio; Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Lamah, Annunziata, Timor; Nino, Ibrahima eta Lekic.