Itxi

Osasuna

Bartzelona-Osasuna (Kopa)

Asier Riesgo: 'Bartzelonaren aurka aukera gutxi ditugu'

Erredakzioa

Atezain gorritxoak kanporaketa oso zail ikusten du, baina aurrera egiteko daukaten guztia emango dutela ere zihurtatu du.

  • Asier Riesgo Osasunako atezaina Taxoareko prentsa aretoan. Argazkia: EITB

Osasunak asteazken honetan jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketa Bartzelonaren aurka Camp Noun (22:00etan). Asier Riesgo atezainak adierazi du Barçaren aurkako kanporaketa pasatzeko "aukera gutxi" dituztela, baina "ahalegin guztiak" egingo dituztela ezustekoa emateko.

"Guk fedea izan behar dugu eta lortu dezakegula sinistu. Aukera gutxi ditugu aurrera egiteko, baina topera borrokatu beharra daukagu eta itzulerarako markagailu on batekin etorri", esan du Riesgok Taxoaren eman duen prentsaurrekoan.

Riesgok ezustekoa emateko aukera ez du baztertzen: "Aukera askorik ez daukagu, baina dena eman beharra daukagu. Denetarik gerta daiteke futbolean, beti daude ezustekoak eta ezustekoa guk eman nahi dugu".