Itxi

Osasuna

Entrenamendua Taxoaren

Damia eta Raitala, lesionatuta

Erredakzioa

Hainbat astez min hartuta egon ondoren, Raul Garciak lanari ekin dio berriz ere gainerako taldekideekin batera. Dena den, ez du ematen Mendilibarren deialdian sartuko denik

  • Raitalaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Raitalaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Damia Abella eta Jukka Raitala lesionatuta daude. Osasuna entrenamenduetara itzuli da eta hori izan da nobedade nagusia.

Finlandiarra azken orduko baja izan zen Realaren aurkako partidarako eta gaur ez da taldearekin entrenatu. Raitalak, bestalde, gainkarga dauka bere eskumako bizepsean. Roversio Rodrigues, Kike Sola, Ruben Gonzalez, Jon Echaide eta Masoud Shojaei ere baja izango dira Barçaren aurkako Kopako neurketarako.

Eta hainbat astez min hartuta egon ondoren, Raul Garciak lanari ekin dio berriz ere gainerako taldekideekin batera. Dena den, ez du ematen Mendilibarren deialdian sartuko denik. Osasunako teknikariak, joanekoaren 4-0eko markagailua kontutan hartuta, ohikoak ez diren jokalariak erabiliko ditu. Gaur bigarren taldeko bost jokalari lehenengoarekin entrenatu dira: Eneko Satrustegui; Roberto Torres, Sergio Postigo, Manuel Omwu eta Raoul Cedric.




Mendilibar ha citado para el entrenamiento de hoy en Tajonar a cinco jugadores del equipo filial de Segunda División B: Eneko Satrústegui, quien ya es titular en la Liga; Roberto Torres, quien
jugó la anterior eliminatoria copera ante el Almería; y Sergio Postigo, Manuel Omwu y Raoul Cedric.