Osasuna
Errege Kopa
Bertrán: 'Bartzelonaren kontra ez da egunero jokatzen'
Erredakzioa
Osasunako eskuin hegalekoa itxaropentsu agertu da Errege Kopako partidaren aurrean, joaneko partidan lau eta huts galdu arren.
-
Marc Bertrán eta David Villa, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Marc Bertrán Osasunako jokalariak gaur adierazi duenez, joaneko norgehiagokan lau eta huts galdu arren taldeari "ilusio handia" egiten dio Errege Kopako itzulerako partidan Bartzelonaren kontra jokatzeak. Ostegunean izango da, Nafarroako Erresuma futbol zelaian.
"Badakigu oso zail daukagula kanporaketan aurrera egitea, baina partida ona egin behar dugu. Posible den guztia egingo dugu. Ilusioa galtzen den azkenengo gauza da eta, horregatik, Bartzelona estutzen saiatuko gara", azpimarratu du Kataluniako jokalariak.
Osasunako jokalaria joan den larunbatean itzuli zen, bi hilabetez minduta egon eta gero. Honen inguruan, itxaropentsu agertu da: "Denbora gehiegi egon naiz geldirik, espero genuena baino gehiago. Mina atzean geratu da eta erritmoa poliki-poliki hartzea da helburua".