Osasuna
Osasuna-Racing (0-2)
Damia: 'Jarrera ona izan zen, baina ez genuen erasoan asmatu'
Erredakzioa
Osasunako jokalaria protagonista nagusia izan zen Racingen aurka bi penlatia berak egin baitzituen. Hala ere, Damiak epailearen erabakiak kritikatu egin ditu prentsaurrekoan.
-
Damia eta Clos Gomez epailea. Argazkia: EF
Racingen kontrako partidan protagonista nagusia izan zen Damia Abella jokalaria, bi penaltiak berak egin baitzituen. Kantabriako taldeak hamaika metroetatik lortutako golei esker irabazi zuen neurketa eta horregatik Damiak epailearekin desadostasuna azaldu du: "Norgehiagokaren ostean ikusi nuen jokaldia eta irudiek penaltirik ez dagoela argi uzten dute. Eskua bizkarrean itsatsita daukat eta epaileak nahita egin nuela pentsatsea soilik bururatzen zait".
Osasunako jokalariak penaltietan protagonista izateagatik barkamena eskatu du: "Tamalgarria da nire sentzazioak onak izan zirelako eta bigarren penaltia kenduta neurketa ona burutu nuelako. Racingek joko zuzena eta kontraerasoak bilatu zituen; hiru puntuak lortzeko gutxienekoa egin zuen".