Osasuna
Taxoaren
Osasunak belar artifizialean entrenatu du izoztea dela eta
Erredakzioa
Belar naturaleko zelaiak izoztuta egon dira Taxoaren eta Mendilibarren mutilek belar artifizialean egin dute lan saioa. Alvaro Cejudo, arazorik gabe, taldekideekin aritu da.
-
Osasuna. Argazkia: EITB
Iruñeko taldea gimnasioan eta belar artifizialeko zelaian aritu da. Kike Sola eta Masoud Shojaei izan dira entrenatu ez diren bakarrak lesionatuta jarraitzen baitute. Alvaro Cejudo, bestalde, taldekideekin aritu da. Hala ere, Kordobako erdilariak zalantza izaten jarraituko du.