Osasuna
Entrenamenduetara itzuli da
Patxi Puñal osatu egin da eta Sevillaren kontra jokatu ahal izango du
Erredakzioa
Osasunako erdilariak ez du azken egunetan entrenatu, gripeak jota baitzegoen.
-
Patxi Puñal. Argazkia: EFE
Patxi Puñal Osasunako jokalaria osatu egin da, gripea izan eta gero, eta asteazken honetan entrenamenduan parte hartu ahal izan du. Hartara, baliteke erdilariak Sevillaren kontra jokatu ahal izatea.
Asteazken honetan egindako entrenamenduan, talde osoak parte hartu du Masoudek eta Kike Solak, luzarorako lesionatuta egongo diren jokalariek, izan ezik. Jokalariak larunbatean Sevillaren kontra jokatuko duten partidarako prestatzen hasi dira.