Osasuna
Larunbatean, 22:00etan
Osasunak Txapeldunen Ligako postuei begira jokatuko du Sevillan
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako postuei begira jokatuko dute Jose Luis Mendilibarren mutilek Sanchez Pizjuan estadioan. Sevillak zortzi jardunaldi daramatza garaipenik ezagutu gabe.
Ricardo Lopez atezaina, Jon Echaide eta Ruben Gonzalez atzelariak eta Javier Calleja eta Xavier Annunziata erdilariak etxean utziko ditu Jose Luis Mendilibarrek erabaki teknikoak direla eta.
Gainera, Kike Solak eta Masoud Shojaeik lesionatuta jarraitzen dute eta Raul Garciak partida bateko zigorra bete beharko du. Deialdiko aurpegi berriak, Roversio Rodrigues eta Eneko Satrustegi ezker hegalaria dira.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Palop: Coke, Spahic, Escude, Fernando Navarro; Jesus Navas, Medel, Rakitic, Del Moral; Kanoute eta Negredo.
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Nekounam; Cejudo, Timor, Nino; eta Lekic.