Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Flaño: 'Pixkanaka aurrera egiteko oinak lurrean izan behar ditugu'

Erredakzioa

Atzelari gorritxoak 'mailari eusteko aurrerapauso garrantzitsua' eman dutela onartu du prentsaurrekoan, 'parekotasuna oso handia' delako sailkapenean.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunako Miguel Flaño jokalariak jaitsiera postuetatik 10 puntura egoteak, abantaila "garrantzitsua" dela argi utzi du. Mailari eusteko helburua gero eta gertuago dute Mendilibarren mutilek eta oraindik ez direla Europan jokatzeko aukeretan pentsatzen hasi onartu du defentsa gorritxoak.

"Mailari eusteko puntu gutxi direla pentsa daiteke, baina puntuak lortzea oso zaila da atzo argi gelditu zen bezala" adierazi du Miguel Flañok. Granadaren aurkako garaipena "mailari eusteko aurrerapauso garrantzitsua" dela esan du nafarrak, baina "atzo bezalako aurrepausoak ematea oso zaila" dela argi utzi du.

"Ezin daitezke etorkizunerako analisiak egin. Ahalik eta postu onenean bukatu nahi du denboraldia, baina parekotasuna oso handia da eta oinak lurrean eduki behar ditugu pixkanaka aurrera egiteko", bukatu du Osasunako jokalariak. Iruñeko taldeak puntu bakarrera ditu Txapeldunen Ligako postuak.