Osasuna
Iberostarren
Gorritxoek puntu bat lortu dute zelai zail batean
Erredakzioa
Lehenengo zatian gol aukera gutxi izan dira, baina Cejudok berea aprobetxatu du Osasuna aurretik jartzeko. Hala ere, Mendilibarren mutilak ez dira emaitzari eusteko kapaz izan atsedenaldiaren ostean.
Fitxa teknikoa:
Hamaikakoak:
Mallorca: Aouate; Chico, Ramis, Nunes, Caceres (Nsue, 67. minutua); Marti, Tissone (Tejera, 45. minutua), Pereira, Castro; Victor eta Alfaro (Hemed, 45. minutua).
Osasuna: Andres Fernandez, Marc Betran, Sergio, Flaño, Dami; Lolo, Raoul Loe, Cejudo, Raul Garcia, Lamah (Roberto Torres, 73. minutua); eta Nino (Timor, 80. minutua).
Golak: 0-1, Cejudo, 45. minutua. 1-1, Nsue, 71. minutua.
Osasunak 1-1 berdindu du gaur Mallorcaren aurka Iberostar estadioan. Gorritxoek markagailuan aurrea hartu dute lehen zatiaren amaieran, baina ez dira aldeari eusteko gai izan atsedenaldiaren ostean. Lehen zatian gol aukera gutxi izan dira eta Mallorca erasokorrago azaldu da bigarren zatian.
Lehen zatiak erritmo eskasa izan du eta bi taldeen kezka nagusia aurkariaren erasoak geldiaraztea izan da, futbola eta gol aukerak sortzea baino. Hala ere, Osasunak gol aukera bakana aprobetxatu du aurrea hartzeko. Cejudok sartu du nafarren gola.
Atsedenaldiaren ostean Mallorcak erasora jo du eta Nsuek pizgarri funtzioa bete du. Izan ere, korner batean berdinketaren gola sartu du Mallorcako aurrelariak. Atzelari gorritxoak ez dira fin aritu defentsan eta Mallorcako jokalariak ez du barkatu Andres Fernandezen aurrean.
Golak etxeko taldea suspertu eta garaipena lortzeko sakatu du Mallorcak, baina Jose Luis Mendilibarren jokalariek ondo defendatu eta Joaquin Caparrosen taldea geldiarazi dute. Hala eta guztiz ere, Mallorcak Osasunak baino arrisku gehiago sortu du neurketako azken minutuetan, nafarrek berdinketa ontzat eman dutelako.
Osasunarentzako zelai txarra dela aintzat hartuta Mendilibarrek emaitza eutsi nahi izan du eta azkenean lortu egin du.