Itxi

Osasuna

Derbia igandean

Europarako lehia Reyno de Navarran

Erredakzioa

Sailkapen nagusian bi puntuko aldea baino ez dago zuri-gorrien eta gorritxoen artean. Mendilibarrek zazpi baja ditu eta Athleticek Europa League ahaztu eta ligan jarri nahi du arreta osoa.

  • Iraola eta Puñal, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Iraola eta Puñal, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskal derbia jokatuko dute Osasunak eta Athleticek igande honetan Reyno de Navarran, 21:30ean. Sailkapen nagusian bi puntuko aldea baino ez dago bi taldeen artean.
Osasuna zazpigarren postuan dago, 35 punturekin, eta Athletic bosgarren, 37rekin. Europa Leaguerako txartela eskuratzeko lehia izango da Iruñakoa.

Osasunan zazpi baja daude: Dejan Lekic, Kike Sola, Ibrahima Balde, Masoud Shojaei, Manuel Ortiz "Lolo" eta Ricardo Lopez eta David Timor.

Athletic Ligara "itzuliko" da Manchesterreko hitzorduaren ostean. Zuri-gorriek garaipen handia lortu zuten ostegunean Old Trafforden Manchester Uniteden aurka, baina orain ligan jarri nahi dute arreta osoa. Ligan orain arte erakutsitako maila onari eustea du helburu Bielsaren taldeak.

Valentzia hirugarren sailkatua bost puntura du Athleticek eta Emeryren taldea astebete barru hartuko dute Bilbon zuri-gorriek. Beraz, igandeko norgehiagoka garantzi handikoa izango da lehoientzat.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; eta Nino.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Toquero.

Epailea: Alvarez Izquierdo
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 21.30.