Osasuna
Zaragoza-Osasuna
Mendilibarrek ez du konfidantzarik nahi azken sailkatuaren aurka
Erredakzioa
Manu Onwu harrobiko taldeko aurrelaria deialdian sartu du entrenatzaile bizkaitarrak. Ricardo, Satrustegi eta Javier Calleja deialditik at geratu dira.
-
Jose Luis Mendilibar, Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Larunbat honetan jokatuko du Osasunak Zaragozaren aurka Romaredan. Partida 18:00etan hasiko da. Azken sailkatuaren aurka jokatuko dute gorritxoek eta Mendilibarrek ez du konfidantzarik nahi.
Entrenatzaile bizkaitarrak Manu Onwu harrobiko taldeko aurrelaria sartu du Zaragozarako deialdian. Deialditik at geratu dira Ricardo atezaina, Satrustegi eta Javier Calleja.
Miguel Flaño baja da partida honetarako txartel horien zikloa betetzen duelako eta min hartuta daude oraindik Dejan Lekic, Kike Sola, Ibrahima Balde, Manuel Ortiz "Lolo" eta Masoud Shojaei jokalariak.
Osasunak Zaragozaren aurkako partidarako 18 jokalari hauek sartu ditu deialdian: Andres Fernandez, Riesgo; Marc Bertran, Roversio, Sergio, Damia, Ruben, Echaide, Raitala; Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Lamah, Timor, Annunziata; Nino eta Manu Onwu.