Itxi

Osasuna

SANTANDER LIGA

Sergio Herrerak puntu bat eman dio Osasunari luzapenean, penalti bat geldituta (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorritxoen atezaina partidako heroi bihurtu da, Rakiticen jaurtiketa gelditu baitu 92. minutuan.

0
Osasuna vs Sevilla: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Osasunak partida ona jokatu du Sevillaren aurka, eta hutsean berdinduta heldu da arauzko 90 minutuetara; alabaina, berdinketaren puntu horrek are balio handiagoa hartu du 92. minutuan, Sergio Herrerak Rakitici penalti jaurtiketa gelditu dionean.

Gorritxoek estu hartu dituzte andaluziarrak, eta ez dira gai izan euren ohiko joko erasokorra plazaratzeko. Gainera, Jagoba Arrasateren mutilek hurbilketa arriskutsuak izan dituzte, baina ez dute asmatu Yassine Bono marokoarraren aurrean.

Luzapenean, Manu Sanchezek Jules Kounde frantziarrari penaltia egin diola adierazi du Valentin Pizarro Gomez epaileak VARa ikusi ondoren.

Rakiticek, sevillarren ohiko jaurtitzaileak, bere oinetan izan du Liga txapelketako liderrari presioa erantsiko zion gola, baina du Sergio Herrerak bertan behera utzi du kroaziarraren jaurtiketa.

Horrela, Osasuna oso indartuta atera da txapelketako oilarretako baten aurka, eta, Sevillak, berriz, bi puntu utzi ditu bidean Liga irabazteko lehian.

Fitxa teknikoa:

0 – Osasuna: Sergio Herrera; Ramalho, David García, Juan Cruz (Unai García, 82. min), Manu Sánchez; Torró; Chimy Ávila (Iker Benito, 74. min), Moncayola, Javi Martínez (Íñigo Pérez, 74. min), Rubén García (Cote, 66. min); Budimir (Kike García, 66. min).

0 – Sevilla: Bono; Montiel (Tecatito, 5. min), Diego Carlos, Rekik, Acuña; Jordán, Gudlej (Koundé, 58. min), Rakitic, Torres (Papu, 58. min); Martial (Munir, 76. min), En-Nesyri (Rafa Mir, 76. min).

Epailea: Pizarro Gómez. Txartel horiak: Manu Sánchez (Osasuna); Gudlej (Sevilla).