Osasuna
1-0, Nafarroako Erresu,am
Osasunak 1-0 irabazi du Realaren aurkako derbia
Erredakzioa
Mendilibarren mutilek Europako postuak gertuago dituzte Ibrahimak lehenengo zatiko 13. minutuan lortutako golari esker. Txuri-urdinek ezin izan dituzte aukera argiak sortu.
-
Osasuna-Reala. Argazkia: EFE
- Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo (Ruben, 41. minutuan), Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo (Raoul Loe, 83. minutuan), Raul Garcia, Nino (Lamah, 77. minutuan); eta Ibrahima.
0 - Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo (Agirretxe, 66. minutuan); Xabi Prieto, Zurutuza, Aranburu, Vela; eta Ifran (Griezmann, 63. minutuan).
Gola: 1-0, 13. minutuan: Ibrahima.
Osasunak garaipen garrantzitsua eskuratu du Nafarroako Erresuman Realaren aurka (1-0). Mendilibarren mutilek Europako postuak gertuago dituzte txuri-urdinen aurka hiru puntuak lortu ostean. Norgehiagokako gol bakarra Ibrahima gazteak eskuratu du aurreneko zatiko 13. minutuan.
Montanierren mutilak baino gogotsuago irten da Osasuna Nafarroako Erresumako berdegunera, eta norgehiagokako aurreneko abagune argiak gorritxoek izan dituzte. 8. minutuan Cejudok jaurtiketa gogorra egin du, baina Claudio Bravok gelditu ikusgarriarekin kornerrera desbideratu du baloia. Mendilibarren taldea erasoan murgildu da eta 13. minutuan Ibrahimak 1-0ekoa eskuratu du. Aurrelari gorritxoak hiru saiakera egin behar izan ditu Bravo gainditzeko.
Erantzuna ematen saiatu da Reala, baina txuri-urdinen abaguneak ez dira argiak izan. Aukera onena Diego Ifranek izan du falta jaurtiketa baten, baina uruguaitarraren saiakera ederki desbideratu Andres Fernandez atezainak. Osasunak bigarren gola lortzeko aukera paregabea izan du 21. minutuan, baina Bravok Nekounamen jaurtiketa gelditu egin du. Realak ia ez du gol aukera argirik sortu eta Lolo lesionatuaren ordez Ruben zelairatu behar izan du mendilibarrek atsedenaldia heldu aurretik.
Bigaren zatian gorritxoek markagailuko aldea handitzeko aukera ugari izan dituzte, baina Claudio Bravo txiletarrak erakustaldia eman du. Realeko atezainak Ibrahimaren jaurtiketa ederki desbideratu du 54. minutuan eta Ninoren errematea gelditu erabakigarri batekin kanpora bidali du 57. minutuan.
Donostiako taldeak ez du erasoan asmatu eta Osasuna eroso egon da berdegunean, Raul Garciaren erremate arazorik gabe hartu du Bravok 70. minutuan eta Ibrahimaren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da 74. minutuan. Txuri-urdinek bigarren zatiko bukaeran partidako minutu onenak jokatu dituzte, baina ezin izan dute berdinketa lortu. Abagune onena Jon Ansotegik izan du, baina errematea langa gainetik kanpora joan da zuzenean.