Itxi

Osasuna

2011-2012

Osasunak denboraldiko azken entrenamendua egin du Taxoaren

Erredakzioa

Ostiralean adiskidantzazko partida jokatuko dute San Juanen aurka Iruñean eta gorritxoak ez dira lan saioetara bueltatuko uztaila erdi aldera arte.

  • Osasuna denboraldian egindako lan saio baten. Argazkia: EFE

Osasunak 2011-2012 denboraldiko azken entrenamendua egin du gaur Taxoaren eta talde gorritxoa ez da lan saioatara itzuliko uztailaren erdi aldera arte. Denea den, ostiralean emango dio denboraldiari agur ofiziala Iruñean San Juanen aurka adiskidantzazko partida jokatuta.

Giro ona egon da azken lan saio honetan eta Ninok eta Lamahk atezain moduan jokatu dute. Nekounam eta Ibrahima Balde ez dira entrenamenduan egon beraien selekzioekin baitaude.

Agurren eguna ere izan da gaurkoa Osasunan. Patxi Izcok bere agintaldia bukatu gabe presidente izateari utziko dio eta jokalarien aldetik Raul Garcia Atletico Madrilera itzuliko da talde gorritxoan utzita zegoelako eta Javier Callejak agur esango dio Osasunari.

Ostiaralean 19:00etan San Juanen aurka jokatu ondoren emango dio agur ofiziala Osasunak denboraldiari eta partida bukaeran Jose Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa emango du denboraldiak eman duena aztertzeko.