Itxi

Osasuna

SANTANDER LIGA

Osasunak berdinketa baino ez du lortu Espanyolen aurka (1-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak 45. minutuan eta berehala epaileak talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu ditu. Berdinketaren gola 59. minutuan sartu du Braithwaitek.

  • Unai Gacia

    Unai Gacia Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Espanyolek eta Osasunak berdinketa (1-1) sinatu zuten RCDE Stadiumen. Ante Budimirrek sartu zun estreinako gola lehen zatiaren amaieran, eta Martin Braithwaitek jarri zuen banakoa markagiluan etxeko taldearentzat 59. minutuan.

Espanyol-Osasuna partidako laburpena

Etxeko taldea zorrotz hasi zen, eta bi minutu behar izan zituen Aitorren gaitasunak proban jartzeko, Braithwaitek buruz egindako erremate batekin. Dena dela, Abdek 8. minutuan eman zuen erantzuna, baina buruz burukoan Alvaro Fernandez atezainak desbideratu egin du marokoarraren errematea.

Ondorn, Puadoren jaurtiketak zutoina jo du, eta, beranduago, Budimirrek eta Abdek estutasunetan jarri zituzten Espanyoleko defentsak. Cesar Montes mexikarrak zelaia utzi behar izan zuen Budimirrekin izandako talka baten ondorioz; artatu ondoren zelaira itzuli bazen ere, ordezkatu egin behar izan zuten.

Nolanahi ere, Osasunaren erasoko jokoaren protagonista nagusia izan zen saria Budimirrek jaso zuen 45. minutuan, area barruan aldaratzea jaso eta baloia ate barruan sartuta (0-1).

Lehen zatia amaitzear zela, epaileak Abde eta Pierre-Gabriel kanporatu zituen. Bi jokalariek liskarra izan zuten atsedenaldira iritsi orduko, eta bigarren txartel horia ikusi zuten. Tentsio handikoa izan da lehen zatiaren amaiera,  ondorengo 45 minutuetarako oso bestelako eszenatokia aurreikusten zen.

Bigarren zatian, bi taldeek aldaketak egin zituzten. Osasunak indarra galdu zuen Abde gabe, eta etxekoak berdinketaren bila zelairatu ziren. Braithwaitek Aitor Fernandez probatu zuen 53. minutuan; Saria, ordea, handik gutxira jaso  zuen. Danimarkarra adi egon zen, eta 1-1ekoa lortu zuen 59. minutuna; hegaletik egindako erdiraketa ezin izan zuen Puadok errematatu, baina Braithwait adi egon zen, eta ez zuen barkatu.

Gorritxoak ez ziren ondo ibili bigarren zatian. Hala ere, azken txanpan defentsan sendo egon zen Osasuna, Espanyolek ez zuen abagune argirik sortu, eta bana berdinduta amaitu zen neurketa.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Espanyol: Álvaro Fernández; Pierre-Gabriel, César Montes (Sergi Gómez, 39. min), Cabrera, Brian Oliván; Calero (Denis Suárez, 61. min), Aleix Vidal (Rubén Sánchez, 46. min), Darder, Nico Melamed (Gragera, 61. min); Puado eta Braithwaite (Edu Expósito, 76. min).

1 - Osasuna: Aitor Fernández; Diego Moreno (Kike García, 67. min), Unai García, David García, Juan Cruz; Torró (Darko, 46. min); Chimy Ávila (Rubén García, 58. min), Moncayola, Moi Gómez, Abde eta Budimir (Pablo Ibáñez, 67. min).

Golak: 0-1, 45. min: Budimir. 1-1, 59. min: Braithwaite.

Epailea: Gil Manzano. Abde (16. minutuan eta 45. minutuan) eta Pierre Gabriel (45. Minutuan eta 45. minutuan) egotzi ditu bi txartel horiagatik. Txartel horiak: Moi Gómez (29. min), Aleix Vidal (45. min), Unai García (61. min) eta Moncayola (68. min).