Osasuna
Fitxaketa
'Hasiberri' bat bezala sentitzen dela aitortu du Sisik
Erredakzioa
"Ilusio handia dut eta oso pozik nago. Denboraldi honetan gauza onak gertatu ostean etapa berrian arreta osoa jarriko dut", adierazi du Osasunako fitxaketak.
-
Sisinio Gonzalez 'Sisi' hegalekoa. Argazkia: EFE
"Ilusio handia dut eta oso pozik nago. Denboraldi honetan gauza onak gertatu ostean etapa berrian arreta osoa jarriko dut", adierazi du. "Esperientzia berria" hasteko gogo handia duela erantsi du. Esperientzia "oso positiboa" izatea espero du.
Osasuna "beti atsegin izan" zaiola aitortu du Sisik. Gainera, Jose Luis Mendilibar entrenatzailearekin berriz elkartuko dela esan du. Valladoliden bizkaitarraren zuzendaritzapean jokatu zuen.
Bestalde, duela astebete sorbaldan ebakuntza egin ostean "nahiko ondo" dagoela adierazi du Sisik. Denboraldian zehar besaburua lau aldiz lekutik atera zaio.