Itxi

Osasuna

10 urteko atzerapena

Zorraren kitapena atzeratzea adostu dute Osasunak eta Gobernuak

Erreakzioa

Miguel Archanco Osasunako presidente berriak albistea aurreratu du. Archanco Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariarekin bildu zen atzo.

00:59
Archancok Osasunako presidente kargua hartu du
Taldearen zorra ordaintzeko akordio batera heldu dira Osasuna eta Nafarroako Gobernua. Horrela, kitapena 10 urte atzeratzea adostu dute. Trukean Osasunak ordainketa bermatu beharko du.

Miguel Archanco Osasunako presidente berriak albistea aurreratu du. Archanco Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariarekin bildu zen atzo. Archancoren hitzetan, "xehetasun batzuk" adosteke daude, baina akordioa uztailaren amaieran sinatuko da.

"Sanferminen ostean, uztailaren amaieran, Osasunak eta Nafarroako Gobernuak zorra arautzeko hitzarmena sinatuko dutela aurreratu dezaket: alde batetik, zorraren ordainketa hamar urte atzeratzeko" eta, bestetik, Osasunak "zorra ez handitzeko eta ordaintzeko konpromisoa" hartzeko.

Archancok presidente kargua hartu du Zuzendaritza Batzordean. "Egun berezia eta zirraragarria" dela onartu du.